Zuhaitz bat erori da Azkoitian, eta auto bat azpian harrapatu du

Ane Olaizola 2023ko ekainaren 11

San Martin auzoko Balda kalean zuhaitz baten adarra erori da bidera, eta auto bat azpian harrapatu du. Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu.

Azkoitiko San Martin auzoko Balda kalean zuhaitz baten adarra erori da gaur eguerdian, eta auto bat azpian harrapatu du. Ibilgailua kaltetuta geratu da, baina Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu. Une honetan, itxita dago errepidea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide