Aizkibel kalean pasabidetako bat jarrita, zabalik da errepidea

Ane Olaizola 2023ko ekainaren 2a

Aizkibel kaleko pasabidetako bat. (Ane Olaizola)

Azkoitiko Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabidetako bat jarri dute gaur, eta horren eraginez, ordu eta erdiz etenda egon da zirkulazioa.

Azkoitiko Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabide bat jarri dute gaur, ostirala, goizean, eta dagoeneko irekita dago errepidea ibilgailuentzat. Langileak zirkulazioa bideratzen ari da, baina ibilgailuek normaltasunez sar dezakete Floreaga auzora, baita handik atera ere

Floreagako irisgarritasuna hobetzeko asmoz Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren lanen eraginez, 09:15ean moztu dute errepidea, eta 10:45erako zabalik zegoen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide