Larunbatean Gasteizen egingo duten manifestaziorako autobusa aterako da Azkoititik eta Azpeititik

Ane Olaizola 2023ko maiatzaren 16a

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik! lelopean manifestazioa egingo dute  Gasteizen, eta hara joateko autobusa antolatu dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek. Dagoeneko eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena.

Natur guneak industrializatuz martxan diren edo egin nahi dituzten hainbat proiektu salatzeko asmoz, datorren larunbatean manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean, eta hara joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute Sañu Bizirik zein Oletan ere Ez! taldeek. Azkoititik eta Azpeititik aterako da autobusa.

16:00etan irtengo da autobusa Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta Azkoititik 16:15ean igaroko da. Eroski txikiaren aurrean geldialdia egin ondoren, 18:00etan egingo duten manifestaziora abiatuko dira. Itzulera ordua, berriz, 21:00etan izango da.

Dagoeneko eman daiteke izena autobuserako. Azpeitian, Jim Clarck, Urtzi, Haginpe eta Etxe-Zuri tabernetan egin daiteke. Azkoitian, berriz, Atraskua eta Etxe-Aitz tabernetan eman behar da izena, osteguna baino lehen. Protestan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide