Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) jakinarazi du ekainaren 24an, larunbatez, Gazte Eguna ospatuko duela Urola Erdiko GKSrekin elkarlanean. Eguna bera zein orduan egingo dituzten ekintzak prestatzeko, lehen bilera irekia deitu dute ostiralerako. 19:00etan elkartuko dira Goiko Losa pilotalekuan. Antolatzaileek azpimarratu dute bilera irekia izango dela eta "edonor" dagoela hara gonbidatuta.