Zabalik da Azkoitiko jubilatuen elkarteak irailean Costa Bravara egingo duen bidaiarako izen-ematea

Andoni Elduaien 2023ko apirilaren 18a

Kataluniako inguru horretan herriak ezagutuko dituzte bidaian. (Girona Tour)

Herriko jubilatuen elkarteak gaur zabaldu du izena emateko epea. Irailaren 10etik 16ra bitartean egin du elkarteak bidaia Costa Bravara.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Costa Bravara egingo du bidaia irailean. Hain justu, hilaren 10etik 16ra bitartean egingo du egonaldia han. Elkarteak gaur, asteartea, ireki du bidaiarako izen-ematea.

Bidaian parte hartu nahi duten herritarrek elkartearen Kultur Etxeko bulegoan eman beharko dute izena. Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan egongo da horretarako aukera, 10:30etik 12:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide