Azkoitiko Hilobirako Prozesio Santua, bideoan

Urtzi Oteiza 2023ko apirilaren 8a

Ostiral Santu gauez, ohiturari jarraituz, prozesioa egin dute Azkoitian. 21:30ean parrokiatik abiatuta, Jausoroko ermitara joan da herritar ugari. 

Ostiral Santu gauean ohikoa den eran, Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo iluntzean, 21:30ean Azkoitiko parrokiatik hasita. Parrokiatik Jausoroko ermitara herritar ugarik jarraitu zuten prozesioa, kandelak eskuetan hartuta. Hara iristean, elkarrekin abestu zuten.

Bihar amaituko dituzte Aste Santuko ekintzak Azkoitian. Hona asteburu honetako egitaraua:

  • Gaur, larunbata. Pazko Bezpera.

21:00: Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

  • Bihar, Pazko Igandea.

11:00: Pazko Meza Nagusia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide