Zestoa Osasuntsu egitasmoaren ibilbide motza egingo dute asteartean

Ane Olaizola 2023ko martxoaren 31

Zestoa Osasuntsuren irteera bat. (Zestoako Udala)

Hilaren 4an, ibilbide motza egingo dute herrian, 10:30ean abiatuta. Hilaren 13an, berriz, irteera luzea egingo dute.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barrua, ibilbide motza egingo dute datorren asteartean, hilaren 4an, herrian barrena. Parte hartzaileak 10:30ean abiatuko dira kiroldegi paretik.

Hilaren 13an, berriz, ibilbidea luzea egingo dute, 09:30ean leku beretik hasita. Dena den, irteera horren nondik norakoak aste horretan bertan jakinaraziko dituztela esan du udalak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide