Azkoitian banatuko ditu Euskadiko Automobilismo Federazioak iazko euskal txapelketetako sariak

Andoni Elduaien 2023ko martxoaren 10a

2021ean, III. Goilurrak Basque Highlands Rallyan, Azkoitiko Azkaraten. (A. Elduaien)

12:00etan hasita banatuko ditu Euskadiko Automobilismo Federazioak 2022. urteko txapelketetako sariak. Eskualdeko auto pilotu eta kopilotu ugari saituko ditu federazioak Azkoitian.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2022. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jokatutako txapelketako sariak banatuko ditu bihar, larunbata, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 12:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta guztira, 100 sari inguru banatuko dituzte herrian.

Besteak beste, autokross txapelketako sariak, slalomekoak, erregulartasunarenak, rally-sprint txapelketakoak, lur gaineko rallyetakoak, mendikoak, 206 Kopakoak eta rallyetakoak banatuko dituzte bihar Azkoitian. Hain justu, Urola Kosta eskualdeko pilotu eta kopilotu bat baino gehiago sarituko dituzte. Hona hemen eskualdeko sarituen zerrenda, herriz herri:

  • Azkoitia:
    • Egoitz Lizarralde
    • Leire Odriozola
    • Mikel Odriozola
    • Iraitz Olariaga
    • Oihane Uranga
  • Azpeitia:
    • Iñaki Alberdi
    • Ion Otaño
    • Unai Iparragirre
    • Iokin Agirre
    • Arantzazu Araneta
    • Ander Kerejeta
    • Imanol Zabala
    • Jon Sorozabal
    • Iosu Alberdi
    • Ion Del Cid
    • Joxe Labaka
    • Igor Agirrebeña
  • Beizama:
    • Ekain Otaegi
  • Errezil:
    • Gurutz Agirretxe
  • Zarautz:
    • Patxi Odriozola
  • Zestoa:
    • Aritz Iriondo
    • Ione Tapia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide