Aingeru Guarda eguna ospatuko dute bihar Azkoitian

Andoni Elduaien 2023ko otsailaren 28a

Ohitura da meza ondoren erroskillak erostea. (Artxiboa)

Mezak egingo dituzte goizean eta eguerdian, eta ohi bezala, erroskila saltzaileek ere ermitaren bueltan jarriko dituzte postuak.

Bihar, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatuko dute ermitan eta inguruan. 11:00etan meza izango da, eta hura izango da eguneko elizkizun nagusia. Eguneko bigarren eta azken elizkizuna, berriz, 13:00etan izango da. Ohi bezala, aurten ere erroskilla saltzaileek ermitaren bueltan jarriko dituzte postuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide