100 urte bete ditu gaur Maite Aldazabal azkoitiarrak

Andoni Elduaien 2023ko otsailaren 6a

Aldazabal, ezkerrean eserita, etxekoekin eta alkatearekin. (Argazkiak: udala)

Azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, otsailak 6, eta eguna ospatzen ari da etxekoekin batera. Javier Zubizarreta alkateak bere etxean zoriondu du hura.

Maite Aldazabal Larrañaga azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, astelehena. 1923ko otsailaren 6an jaio zen Aldazabal, eta seme-alabez eta senitartekoz inguratuta ari da ospatzen urtebetetze eguna. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak ere zoriondu du Aldazabal. Hain zuzen, udalaren ordezkari gisa joan da alkatea Aldazabalen etxera hura zoriontzera. Udalak azaldu duenez, "osasuna lagun" eta "irribarretsu" ari da bere ehungarren urtebetetze eguna ospatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide