Santa eskean aritu dira Floreagako eta Biziloreko kideak

Ane Olaizola 2023ko otsailaren 5a

Koplak kanatari ibili ziren eskola bateko zein besteko gurasoak eta ikasleak atzo goizean goizetik; Floreagakoak kalean ibili ziren eskean, eta Biziloreko taldea, baserriz baserri. 

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta ohiturari jarraituz, santa eskean aritu ziren han eta hemen herritarrak. Azkoitian ere koplez girotu zituzten txokoak Floreaga zein Bizilore ikastetxeetako ikasleek eta gurasoek. Makilak eskuan eta zapiak lepoan, goizean goizetik aritu ziren eskean haurrak zein helduak: Floreagakoek kaleak zeharkatu zituzten trikiti doinuz lagunduta, eta Bizilorekoak, berriz, baserriz baserri ibili ziren eskean. 

(Argazkiak: Bizilore eta Floreaga ikastetxeak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide