Anarik kontzertua eskainiko du gaur, osteguna, Azkoitiko Matadeixen. 20:30ean hasiko da musikari azkoitiarraren emanaldia han, eta gaurkoa bere bandarekin eskainiko duen azken kontzertua izango da; izan ere, gaurkoa "denbora tarte batez" Anarik eta haren bandak elkarrekin joko duten azken emanaldia izango dela jakinarazi dute. Hori horrela izanda, "emanaldi berezia" izango dela aurreratu dute.
Sarrerak gaur bertan eskuratu ahal izango dituzte kontzertura doazen ikus-entzuleek Matadeirako sarreran. 18:00etan jarriko dituzte sarrerak saltzen, eta ikus-entzule bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu. Sarreren prezioa 7 eurokoa da.