Hasi dituzte Azkoitian sanandresetako danborradako entseguak

Andoni Elduaien 2022ko azaroaren 7a

Gaur, astelehena, egin dute sanandresetako helduen danborradako lehen entsegua, Gurea pilotalekuan. Aurten, Zalduntxuk izeneko talde berri bat aterako da danborradan, eta beraz, 11 taldek parte hartuko dute jaian, inoizko talde kopuru handiena.

Gaur, astelehena, hasi dituzte sanandresetako helduen danborrada prestatzeko entseguak Gurea pilotalekuan. 20:00etan, elkartu dira frontoian danborradan aterako diren konpainia edo elkarteetako kideak. Danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan hartuta, hilaren 26an, zapatua, egingo duten danborradarako abestiak entseatu dituzte aurrenekoz. Ohi bezala, hiru entsegu egingo dituzte datozen hiru asteetan; astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etan izango dira entseguak, eta zapatuetan, 11:00etan.

Aurten, gainera, talde berri bat batuko da sanandresetako danborradara, Zalduntxuk izenekoa. Azkoitiko danborradako hainbat taldeetan aritu izan diren kideen artean osatu dute taldea. Hori horrela, aurten 11 konpainiak edo elkartek parte hartuko dute, inoiz baino talde gehiagok: udaleko taldea, pilotarien taldea, Ixkitturri elkartea, euskal presoen eskubideen aldeko taldea, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako bina talde, Txintxarri taldea, Aldapa taldea eta Zalduntxuk taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide