Azkoitiko Plaza Ondo elkarteak irteera antolatu du azaroaren 17rako Lizarrara eta Iratxera

Anartz Izagirre 2022ko urriaren 28a

Azaroaren 2tik 11ra izango da txangoan izena emateko epea, eta 40 euro ordaindu beharko da. Lizarra eta Iratxe bisitatuko dituzte, eta Vianara joateko aukera ere izango dute.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Nafarroara datorren azaroaren 17rako. Hain zuzen ere, Lizarrara eta Iratxera joango dira, eta Vianara joateko aukera ere emango dute. Goizean aterako dira Azkoititik, 08:30ean, Aizkibel liburutegiaren aurretik, eta Iratxe jatetxean egingo dituzte hamarretakoa (10:30) zein bazkaria (14:30). 

Azaroaren 2tik 11ra jarriko dute izena emateko aukera, Plaza Ondo elkartearen Kultur Etxeko bulegoan bertan. Astelehenetik ostiralera ireki ohi dute bulegoa elkarteko kideek, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Izena ematea 40 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide