Emakume migratzaileen eta ekintzaileen esperientziak hizpide izango dituzte bihar Azkoitian

Andoni Elduaien 2022ko urriaren 25a

Alessandra Ribeiro coach-aren hitzaldia 18:30ean hasiko da Elkarguneko Oteiza aretoan, eta hark emakume migratzaileen eta ekintzaileen esperientzia pertsonalak kontatuko ditu.

Emakume langile etorkinen egoerari ikusgarritasuna emateko, Azkoitiko Udaleko Berdintasun Sailak eta Malen Etxeak hainbat ekintza antolatu dituzte herrian. Joan den astean, Larre motzean dokumentala eskaini zuten, eta bihar, asteazkena, Alessandra Ribeirok hitzaldia eskainiko du Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean hasita.

Alessandra Ribeiro coach-ak Mujeres que vuelan con proyectos deituriko hitzaldia eskainiko du, eta "emakumeen ekiteko gaitasuna" izango du hizpide, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. Hain zuzen ere, emakume migratzaileen eta ekintzaileen esperientzia pertsonalak azalduko ditu Ribeirok Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide