Auto batek istripua izan du gaur, 09:30 aldean, Xabier Munibe kalean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, errepide ondoko baranda hautsita, lau metroko altueratik erori da ibilgailua, liburutegiaren aldamenera. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, gidaria ez zegoen autoaren barruan amildu denean, baina kolpe bat tarteko ospitalera eraman dute. Udaltzaingoa ari da egoera lehengoratzeko lanetan, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuaren zergatia ikertzen ari dira.