Ordutegi murritzagoa izango du bihar eta ostiralean Azkoitiko Elkarguneak

Andoni Elduaien 2022ko irailaren 5a

09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte Elkarguneko ateak bihar eta ostiralean.

Bihar, irailak 6, eta ostiralean, irailak 9, Elkarguneak ez du ohiko ordutegia izango. Jaiegunak direla eta, ordutegi murritzagoan irekiko ditu ateak Elkarguneak bi egun horietan. Hori horrela, 09:00etatik 14:00etara bitartean izango dute herritarrek hango azpiegiturak erabiltzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide