Aurrera begirako asmoak aurkeztuko ditu etzi Oletan ere Ez! taldeak

Andoni Elduaien 2022ko abuztuaren 30a

Ostegunean bilera egingo dute Elkargunean, 19:00etan hasita. Azken asteetan jasotako sinaduren berri emango du taldeak, eta aurrera begira gauzatu nahi dituzten asmoak zein diren ere jakinaraziko dute.

Ostegunean, irailak 1, bilera irekia egingo du Oletan ere Ez! taldeak. Zentral eolikoen aurkako taldeak Elkargunean jarri du hitzordua, 19:00etan. Bilera irekia denez, taldekideek herritar guztiak gonbidatu dituzte batzarrera.

Bileran orain arte bildu dituzten sinadura bilketaren berri emango du taldeak. Oleta ere Ez! taldeak jakinarazi duenez, herritarren 1.013 sinadura jaso dituzte. Era berean, aurrera begira egin asmo dituzten ekintzez ere hitz egingo dute bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide