Meza amaitzean, udal ordezkariak korporazioan itzuli dira plazara, eta beste pare bat pieza eskaini dizkiete herriko bandako musikariek.
13:00etan, Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua izan da Kontzejupean, eta dozenaka herritar bertaratu da emanaldiaz gozatzera. Gaurko hitzordua berezia izan da; izan ere, egindako lanaren aitortza gisa, oroigarria eman diote erretiroa hartzear den Jexux Arrizabalaga. Oroigarria jasotzean, hunkituta agertu da urte luzez kultura teknikari izan den Agirrezabalaga, eta esker onez hartu du herritarren txalo zaparrada.
Ordubete inguruko emanaldia eskaini dute Udal Musika Bandako eta Txalkor txisturali elkarteko kideek gaurkoan, eta guztira zortzi pieza jo diruzte: Cielo Andaluz, En un mercado persa, Kontrapasa, Lapurtar motxa-Luzaideko dantza, Betelu-Lapurdiko fandangoa, Bosgarren sinfonia (IV Finale), Perfect eta African Symphony.
(Argazkiak: Maialen Etxaniz eta Azkoitiko Udala)
Arratsaldean jarraituko dute ekintzek Azkoitian. Hona hemen Andremari egunerako antolatu dituzten ekintzak:
17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Masters Caixabank Txapelketa.
- Alberdi-Eskiroz vs Egiguren V.a-Bikuña
- Laso-Martija vs Altuna III.a-Imaz.
17:30. Zezen txikiak eta poniak, Trenbidearen Zumardian.
18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.
19:30. The McKensy's Clan Band kale ikuskizuna.
20:00. Azkoitiko gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, eliza atarian.
20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
22:00. Film Laburren X. Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa. Aurtengo gaia: Gezurra. Herriko plazan.
23:45. Egan taldearekin dantzaldia, herriko plazan.