Auto bat Urola ibaira erori da, Azkoitiko San Juan auzoan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 7a, 21:33

Ertzaintzak azaldu duenez, baso bide batean zihoala erori da autoa ibaira. 20:15 aldean jazo da ezbeharra, eta autoaren barruan ziren bi lagunak erreskatatu dituzte larrialdi zerbitzuek; horietako bat ospitalera eraman dute, zaurituta.

Auto bat Urola ibaira erori da gaur iluntzean, 20:15 aldean, Azkoitiko San Juan auzoan. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, baso bide batean zihoala erori da autoa ibaira, nahiz eta ez duen zehaztu zer gertatu den. Autoaren barruan bi lagun zihoazen, eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu dituzte horiek; gainera, horietako bat Zumarragako ospitalera eraman dute, zaurituta. Uneotan suhiltzaileak eta Ertzaintza autoa ibaitik ateratzeko lanetan ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide