Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertua izango da etzi Azkoitiko Dean tabernan

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 20a

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrera librea izango da. Dean tabernaren XLIV. urteurrenaren harira antolatu dute emanaldia.

Etzi, ostirala, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Dean tabernan. 19:00etan izango da emanaldia, eta sarrera librea izango du. Dean tabernak XLIV. urteurrena du aurtengoa, eta horren harira antolatu dute kontzertua.

Konfinamenduan ondutako taldea da Ramona’s First Evil Boyfriend. Andrea Pozok (Azkoitia, 1997) eta Jose Mari Unanuek (Hendaia, Lapurdi, 1997) 2020ko apirilean grabatu zituzten beren lehen abestiak, eta urte bereko irailean publikatu zuten zortzi abestiz osatutako lehen proiektua. Ordutik, apurka-apurka, beraien bidea egiten ari dira Euskal Herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide