Azkoitiko Goiko Losa pilotalekua txukuntzen hasi dira

Andoni Elduaien 2022ko uztailaren 12a

Garbiketa lanak eginez hasi dituzte lanak pilotalekuan. Frontoia margotuko dute eta sare berriak jarriko dituzte sabaian. Lanek irauten duten bitartean, ezingo da pilotalekua erabili.

Azkoitiko Udalak Goiko Losa pilotalekua txukuntzeko lanak hasi ditu gaur, asteartea. Erakundeak jakinarazi duenez, "berritze bat" eman nahi diote herriko plazan nagusien frontoiari, eta horretarako, garbiketa lanak hasi dituzte.

Horrez gain, pilotalekuaren sabaian zegoen sarea berrituko dute, elementu metalikoak pintatuko dituzte eta hormak txukuntzeaz gain horiek margotu ere egingo dituzte. Lanek irauten duten egunetan, erabiltzaileek ezingo dute erabili frontoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide