Abuztuaren 13an, larunbata, jokatuko dute aurten txirrindularien Martirietako igoera. Jokin Ormaetxea txirrindularien elkarteak jakinarazi du andremari jaiei hasiera eman aurreko egunean, 11:00etan jokatuko dela proba.
Osasun egoera tarteko, 2019az geroztik egin gabe daude lasterketa, eta aurten berriro itzuliko dira errepide gainera. 11:00etan irtengo dira parte hartzaileak herriko plazatik, baina aurrez, ohi bezala, herrian zehar neutralizatutako itzuli bat emango dute. Txalon Errekara iritsitakoan hasiko dute igoera, eta 3,7 kilometroko bidea osatu beharko dute Martirieta auzoko plazan izango duten helmugara iritsi aurretik.
Izena egunean bertan eman beharko dute txirrindulariek; 10:00etatik aurrera herriko plazan jarriko dute izena emateko mahaia antolatzaileek.