Azkoitiko Udal Musika Bandak San Jose egoitzan eskainiko du kontzertua igandean

Andoni Elduaien 2022ko uztailaren 8a

11:00etan, kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar, eta eguerdia baino lehen San Jose egoitzara igoko dira, han egoiliarrei zuzendutako emanaldia eskaintzeko.

Datorren igandean, uztailak 10, Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Jose egoitzan. Herriko musikariak egoiliarren aurrean arituko dira 11:45etik aurrera, eta besteak beste, Urrategiko martxa, danborradako abestiak eta abesti dantzagarriak joko dituzte.

Kontzertua baino lehen, ordea, kalejira egingo du Udal Musika bandak herriko kaleetan zehar; 11:00etan hasita, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko kalerik kale joko ditu abestiak musika bandak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide