Aire libreko bi film eskainiko ditu bihar Azkoitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2022ko uztailaren 7a

Umeei zuzendutako 'Surfak zoratuta' 19:30ean hasiko da, eta 'A todo tren', aldiz, 22:00etan hasiko da. Bi filmak Kontzejupean eskainiko dira.

Aire libreko bi film eskainiko ditu bihar, ostirala, Azkoitiko Udalak Kontzejupean. Bi film ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek; batetik, umeei zuzendutako Surfak zoratuta filma 19:30ean hasiko da, eta, bestetik, A todo tren, aldiz, 22:00etan hasiko da. Bi pelikulak doan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide