Ostiralean jokatuko dute Zestoako Txokoko Pilota Txapelketaren finala

Maialen Etxaniz 2022ko uztailaren 5a

Ostiraleko finalean nor baino nor arituko dira Manex eta Julen Odriozola 'Txapei' anaiak Mikel Armendarizen eta Adonis Gelisen aurka. Finala 18:30ean hasiko da, eta horren aurretik txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte. 

Azken txanpara iritsi da Zestoako Txokoko pilota txapelketa. Atzo, astelehenez, jokatu dituzten finalerdiak, eta dagoeneko erabakita dago zein diren ostiraleko finala jokatuko duten pilotariak. Finalerdietan, Oier eta Pablok Manex eta Julen Odriozola Txapei anaien aurka jokatu zuten, eta Odriozola anaiak nagusitu ziren markagailuan, neurketa 23-30 irabazita. Bigarren finalerdiaan Mikel Armendariz eta Adonis Gelis izan ziren nagusi, partida 30-16 irabazita.

Horrenbestez, ostiraleko finalean nor baino nor arituko dira Manex eta Julen Odriozola Txapei anaiak Mikel Armendarizen eta Adonis Gelisen aurka. Finala 18:30ean hasiko da, eta horren aurretik txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide