Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak bi emanaldi eskainiko ditu aste honetan Azkoitiko Abaraxka aterpetxean

Anartz Izagirre 2022ko uztailaren 5a

Bihar, asteazkena, eskainiko dute lehen kontzertua, eta bat-batekoa izango da; bigarrena, berriz, larunbatean eskainiko dute. Bi emanaldietarako sarrera doakoa eta librea izango da.

Aste honetan doako eta sarrera libreko bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da Abaraxka aterpetxean, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren eskutik. Horietako lehena, bat-bateko kontzertua izango da, eta bihar, asteazkena, eskainiko dute, 22:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, larunbatean izango da, 19:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide