Kiki, Koko eta Moko pailazoek ikuskizuna eskainiko dute bihar Azkoitian

Andoni Elduaien 2022ko ekainaren 30a

11:00etan hasiko da hiru pailazoen ikuskizuna Elkargunean, eta sarrera doakoa izango da. Gazteria Sailak antolatutako ekintza izango da biharkoa.

Bihar, ostirala, Kiki, Koko eta Moko pailazoek ikuskizuna eskainiko dute Elkargunean. Azkoitiko Gazteria Sailak antolatutako saioa izango da, eta horiek adierazi dutenez, pailazoen emanaldia ikusteko sarrera doakoa izango da. 11:00etatik aurrera, beraz, helduek zein haurrek bertatik bertara jarraitu ahal izango dute ikuskizuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide