Rock jaialdia egingo dute ostiralean Azkoitiko Elosua auzoan

Andoni Elduaien 2022ko ekainaren 28a

Ekinozio gaua ospatuko dute egun horretan Elosuan. The Cures 0.0 eta Seiurte musika taldeen emanaldiak izango dira, 22:00etan hasita.

Datorren ostiralean, uztailak 1, ekinozio gaua ospatuko dute Elosua auzoan, eta horretarako, Elosurock jaialdia antolatu dute auzotarrek. 22:00etan hasita, The Cures 0.0 eta Seiurte musika taldeen emanaldiak izango dira auzoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide