Azkoitiko Plazaberrin dagoen Eguzki belar-dendan lapurreta egin dute bart iluntzean, eta ordenagailua nahiz dirua eraman dituzte dendatik. Sarrerako atea apurtu dute lapurrek, eta garbitzaileak 07:30 inguruan dendara joan direnean ohartu dira lapurreta egin dutela. Dendako arduradunak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, ordenagailua eta dirua eraman dituzte lapurrek. Azkoitiko Udaltzaingoak adierazi duenez joan diren hilabeteetan ere izan dira herrian beste lapurreta batzuk.