Floreaga Ikastetxekoek IV. Kantu Jira egin dute Azkoitiko kaleetan zehar

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 2a

Bi urtez Kantu Jirarik egin gabe egon ostean, gaur, osteguna, ederki urratu dituzte eztarriak Floreaga Ikastetxeko kideek.

IV. Kantu Jira jendetsua egin dute gaur, osteguna, Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko kideek. Pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan dute kalean abesteko ohitura mantendu, baina hori ez da oztopo izan gaurkoan eztarriak behar bezala kantuz urratzeko. Trikitilarien zein pandero-jotzaileen doinupean gurutzatu dituzte herriko kaleak adin guztietako kideek, eta betiko abestiez gain gaur egungoak ere kantatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide