Azkoitiko Floreaga Ikastetxekoek IV. Kantu Jira egingo dute bihar kaleetan

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 1a

19:30ean hasiko dute Kantu Jira, eta Floreagakoek herriko kaleak gurutzatuko dituzte kantuan.

Floreaga Ikastetxeko kideek IV. Kantu Jira egingo dute bihar, osteguna. Pandemia dela eta, bi urtez egon dira Floreagakoak Kantu Jira egin gabe, eta bihar berreskuratuko dute ohitura. 19:30ean hasita, herriko kaleak gurutzatuko dituzte "betiko kantuak eta gaur egungoak" abestuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide