Ekainaren 4ean eta 5ean aikidozaleentzako hitzordua izango da Azkoitian. Izan ere, Takemusu Aikido Elkarteak, Azkoitiko Udalak eta Elkargunean elkarlanean antolatuta, III. Nazioarteko Aikido Ikastaroa izango da Elkargunean, eta hainbat herrialdetako aikidozaleek parte hartuko dute bertan. Hain zuzen ere, Ingalaterrako, Herbehereetako Frantziako, Portugaleko, Espainiako zein Euskal Herriko hainbat pertsonak parte hartuko dute saioan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa aikidozale guztientzako irekita egongo da, eta Lewis Bernaldo de Quiros Aikido maisuaren gidaritzapean eskainiko dute saioa.