Datorren igandean, maiatzak 22, gimnastika erritmikoko Euskadiko Federatuen Banakako Txapelketa jokatuko dute Azkoitiko Elkargunean. Gipuzkoatik Donostia, Izar-Leku eta Ipurua taldeak lehiatuko dira; Bizkaitik Sakoneta, Xixili eta Santutxu taldeek parte hartuko dute lehian, eta Arabatik, Oskitxo, Beti Aurrera, Beti Ritmica, Ceted, Aresketa eta Ignium taldeak izango dira txapelketan.
10:00etatik 13:30era bitartean egingo dute txapelketa, eta, guztira, lau kategoriatako partaideak izango dira Elkargunean: infantilak, juniorrak, seniorrak eta lehen kategoriakoak.