Mantenu lanak tarteko, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxiko dute ostegun goizetik ostiral arratsaldera arte

Andoni Elduaien 2022ko maiatzaren 17a

Ostegunean, 07:00etan itxiko dute bidegorria, eta ostiraleko 15:00etara arte egongo da bidea itxita.

Gipuzkoako Foru Aldundio Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da ostegun goizetik ostiral arratsaldera bitartean. Bidegorria "zaintzeko" eta "mantentzeko" lanak direla eta, osteguneko 07:00etatik ostiraleko 15:00etara artean egongo da bidea itxita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide