Gogoz ospatu dituzte Azkoitian Santa Kutz auzoko jaiak

Anartz Izagirre 2022ko maiatzaren 8a

Atzo afaria eta erromeria izan ziren Laja jatetxean, eta gaur trikitilariak, poniak nahiz zezen txikiak eta puzgarriak.

Eguraldi bikaina lagun, Santa Kutz auzoko jaiei jarraipena eman diete gaur, igandea, Laja jatetxean. Joan zen astean mus txapelketarekin hasi zen festa giroa auzoan, eta atzo, larunbata, afaria eta erromeria izan ziren Laja II.ak eta Lutxurdiok alaituta. Gaur, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute auzoan. Eguerdian, Jon Izagirre eta Beñat Landa trikitilariek musikaz alaitu dute giroa, eta, ondoren, poniak eta zezen txikiak izan dira haurrentzat zein gaztetxoentzat. Arratsaldean aurrera jarraitu du festak, apar festarekin eta puzgarriekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide