Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur Azkoitian

Anartz Izagirre 2022ko maiatzaren 8a

Kandiola zein Bizkargi dantza taldeek eta Txalkor txistulari taldeak antolatuta, Dantzari Txiki Eguna izan da gaur herriko kaleetan zehar, eta hainbat txokotan askotariko dantzak egin dituzte herriko haurrek eta gaztetxoek.

Eguraldi bikaina lagun, Dantzari Txiki Eguna izan da gaur Azkoitiko kaleetan zehar. Kandiola eta Bizkargi dantza taldeek zein Txalkor txistulari taldeak antolatu dute ekitaldia, eta 11:30ean elkartu dira partaide guztiak Julio Urkixo etrobidean. Handik, kalejiran joan dira dantzari guztiak Balda plazara, eta aurreskuarekin ekin diete dantza emanaldiari. Baldan beste pare bat dantza egin ostean, Plazaberritik gora abiatu dira Inazio Iriarte Margolaria kalera, eta, azkenik, plazan amaitu da ekitaldia. Gogoz astindu dituzte gerriak herriko dantzariek, eta ikusleek erruz gozatu dute ikuskizunaz.

Hona hemen Dantzari Txiki Eguneko bideoa:

Eta hemen, argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide