Alto Duero zeharkaldia irabazi du Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak

Andoni Elduaien 2022ko maiatzaren 1a

Hamar kilometroko eta 1.200 metroko desnibela duen lasterketa irabazi du Diazek. Aurrez ere irabazita zegoen proba mendi lasterkari azkoitiarra.

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak Alto Duero mendi zeharkaldia irabazi du Sorian (Espainia). Banzaii Antartica eta Soriako Vias Ferratas taldeek antolatutako mendi lasterketa irabazi du lasterkari azkoitiarrak. Gaurkoa, ordea, ez da mendi lasterketa irabazi duen lehen aldia; izan ere, aurrez ere irabazi izan du azkoitiarrak Santa Ana mendilerroa epizentro duen proba.

Hamar kilometro pasatxoko proba da Alto Duero zeharkaldia, eta 1.200 metroko desnibela du. 120 lgunek parte hartu dute lasterketan. Diazen atzetik sailkatu dira Pakito Alonso eta Guillermo Moreno, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide