Atzoko danbor festak irudi asko utzi zituen, eta argazki bilduma honetan jasota daude horietako batzuk:
Kalera atera zen azkenean haurren danborrada. Ibilbide laburtuan, pare bat zaparrada jasan behar izan zituzten danbor-jotzaileek; Balda plazan ez ziren gelditu, baina plazan bai. Ordubeteko kale ibiliaren ostean, Gurea pilotalekura itzuli, zirak kendu, eta han bai, danborradako pieza guztiak jo zituzten, Udal Musika Bandak lagunduta.
Atzoko danbor festak irudi asko utzi zituen, eta argazki bilduma honetan jasota daude horietako batzuk: