Jende ugarik parte hartu du Hilobirako Prozesio Santuan

Ihintza Elustondo eta Mireia Galarza Bastida 2022ko apirilaren 16a

Ostiral Santu gauez, prozesioa egin dute Azkoitian. 21:30ean parrokiatik abiatuta, Jausoroko ermitara joan dira ehunka herritar, kandelak eskuetan dituztela.

Ostiral Santu gauean ohikoa den moduan, Hilobirako Prozesio Santua egin zuten atzo gauean. 21:30ean parrokiatik abiatu zen prozesioa, eta Jausoroko ermitara joan ziren ehunka herritar, kandelak eskuetan zituztela. Hara iristean, elkarrekin abestu zuten.

Bihar amaituko dituzte Aste Santuko ekintzak Azkoitian. Hona hemen egunotako egitaraua:

  • Gaur, larunbata. Pazko Bezpera.

21:00: Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

  • Bihar,  Igande Santua.

11:00: Pazko Meza Nagusia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide