Asteburu honetan amaituko dira Bebarruko Jardunek, Azkoitiko Matadeixen

Anartz Izagirre 2022ko apirilaren 6a

Etzi, ostirala, 'Uhin' fanzinearen aurkezpena eta kontzertuak izango dira Matadeixen. Igandean, berriz, Empty Files taldearen kontzertua izango da, eta horrekin batera itxiko dute egitaraua.

Udaberriko Bebarruko Jardunek amaierara iritsi dira, eta datozen egunetan izango dira azken bi ekitaldiak. Alde batetik, etzi, ostirala, Uhin fanzinearen aurkezpena izango da 20:30ean, eta horren ostean, Echo, Connor Noctambus, Sarah Rasines, Sandra Cuesta eta Radithor musikariak igoko dira Matadeiko oholtzara, 23:00etan. Bestetik, udaberri sasoiko azken kontzertua Empty Files taldeak eskainiko du, igandean, hilak 10, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide