Zestoako kiroldegian hainbat ikastaro eskaintzen hasiko dira apirilean, eta haur eta helduek hainbat kirol saio probatzeko aukera izango bi hilabeteren epean.
Apirilaren 1etik aurrera, hil horretako ostiraletan eta larunbatetan eskainiko dituzte ikastaroak, 8 eta 11 urte bitarteko zumba ikastaroa izan ezik— ostegunez izango dira saioak—. Saio bakarreko jarduerak izango dira guztiak, udalaren helburua baita herritarrei "modalitate desberdinak ezagutzeko aukera" ematea. Hona hemen udalak prestatu duen eskaintzaren egutegia:
• Apirilak 1 eta 2: aerobik eta tonifikazioa.
• Apirilak 7: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat zumba.
• Apirilak 8 eta 9: zumba eta GAP.
• Apirilak 29 eta 30: konbatea eta GAP.
• Maiatzak 6 eta 7: Total trainning.
• Maiatzak 12: 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat zumba.
• Maiatzak 12, 13 eta 14: Zunba eta GAP.
• Maiatzak 20 eta 21: Konbatea eta GAP.
• Maiatzak 27 eta 28: Total trainning.
Saioetan parte hartu nahi duten herritarrek saio bakoitzean eman beharko dute izena, eta nahi beste jarduera aukeratu ahal izango dute horiek. Hilaren 23an, asteazkenez, zabalduko dute izena emateko epea, eta plazak bete artean izango dute horretarako izena. Antolatzaileek adierazi dutenez, taldea sortzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena, eta gehienez 16 lagunek parte hartu ahal izango dute.
Prezioei dagokienez, kiroldegiko bazkideek bost euro ordainduko dute jarduerako, eta bazkide ez direnek, berriz, 10 euro; 12 eta 15 urte bitarteko bazkideek doan izango dituzte saioak, eta adin tarte horretako gainontzeko herritarrek bost euro ordainduko dute jarduera bakoitzeko; horrez gain, 8 eta 11 urte bitarteko umeek doan izango dute zumba ikastaroa.
Ordutegien zein jardueren inguruko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, hilaren 21etik aurrera kiroldegian galdetu daiteke, bertara joanda, 943-14 79 42 telefono zenbakira deituta edo zestoakirola@zestoa.eus helbidera idatzita.