Hainbat herritar elkartu dira Azkoitian 'Oleta bizirik! Zentral eolikorik ez!' lelopean

Anartz Izagirre 2022ko martxoaren 17a

Capital Energy enpresak Oletan egin nahi duen parke eolikoaren aurkako aldarria nagusitu da Kontzejupean. Ordu berean, enpresa horretako kideak udal ordezkariekin bildu dira Azkoitiko udaletxean, Antolakuntza Batzordearen saioan.

Herritar talde batek deituta, Oleta bizirik! Zentral eolikorik ez! lelopean elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Kontzejupean. Hain zuzen ere, Oletako proiektu hori martxan jarri nahi duen Capital Energy enpresa udaletxean izan da gaur, udalak egin duen Antolakuntza Batzordean, eta bilera horren atarian elkartu dira herritarrak, parke eolikoaren proiektuaren aurka egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide