'Zer dago Agenda 2030aren atzean' hitzaldia izango da larunbatean Azkoitian

Anartz Izagirre 2022ko martxoaren 15a

Azkoiti Aktiboa taldeak antolatu du solasaldia, eta 19:00etan eskainiko dute, Kontzejupean.

Datorren larunbatean, hilak 19, Zer dago Agenda 2030aren atzean deituriko hitzaldia izango da Kontzejupean, 19:00etan hasita. Azkoiti Aktiboa taldeak antolatu du saioa, eta Joseba Argintxona izango da solasaldia eskainiko duen hizlaria. Edonork izango du hitzaldira joateko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide