Nerea Ariznabarretak ipuin kontaketa saioa eskainiko du Azkoitian

Ane Olaizola 2022ko martxoaren 14a

17:30ean hasiko da saioa, eta aurrez izena eman behar da.

Aizkibel liburutegian beste ipuin kontaketa saio bat izango da datorren ostiralean, hilaren 18an. Oraingo honetan, Nerea Ariznabarretak Mamuak izeneko saioa eskainiko die HH5etik LH3ra arteko umeei, 17:30ean hasita. Bertara joateko aurrez izena eman behar da, 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide