Bihar itxita egongo da Azkoitiko San Jose egoitzatik Munategira arteko errepidea

Andoni Elduaien 2022ko martxoaren 10a

Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea.

Bihar, ostirala, itxita izango da San Jose egoitza eta Munategi arteko errepide zatia. Ibilgailuek ezingo dute errepide hori erabili 09:00etatik aurrera. Eremu horretako lurjabeek egoera txarrean dauden pinuak bota behar dituztelako izango da itxita errepidea, segurtasuna bermatzeko helburuz.

Hasiera batean, joan den larunbaterako aurreikusi zituzten lanak, baina eguraldia tarteko, bihar arte atzeratu behar izan zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide