Disko festa egin dute gaztetxoek Azkoitian

Ane Olaizola 2022ko otsailaren 26a

Xabi Fest DJaren eskutik, dozenaka gaztetxo bildu ziren Elkargunean egin zuten festan. Gaur berriz egingo dute disko festa.

Azkoitian inauteriak ospatzen ari dira atzoz geroztik, eta arratsaldean Oihan Vegak girotu bazuen Azkoitiko plaza, gauean Xabi Fest DJak egin zuen Elkargunean. Izan ere, Azkoitia Gazteria Zerbitzuaren eskutik, disko festaz gozatzeko aukera izan zuten herriko dozenaka nerabek Elkargunean. Ohi bezala, sariak banatu zizkieten mozorro onenei. Gaur gauean ere disko festa izango da Elkargunean Xabi Fest DJaren eskutik, 22:00etatik 00:00etara.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazteria Zerbitzua)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide