Bi pertsona ikertzen ari da Ertzaintza, Azkoitian auto bat lapurtzen saiatzeagatik

Ihintza Elustondo 2022ko otsailaren 20a

Bi pertsona auto bat lapurtzen saiatu dira gaur goizean Aingeru kalean, 07:10 aldera. Horretan ari zirela, harrapatu egin dituzte, eta ikerketapean daude.

Bi pertsona auto bat lapurtzen saiatu dira gaur goizean Aingeru kalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 07:10 aldera harrapatu dituzte bi pertsona horiek autoa lapurtzeko ahaleginean, autoan bertan. Ondorioz, ikerketapean daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide