Txibilter azkoitiarra nagusi, Ispasterko XXXVI. Zaldi mando proban

Ane Olaizola 2022ko otsailaren 18a

Kintopekoen mailan, bost lagun lehiatu dira Bizkaiko udalerrian, eta azkoitiarraren zaldiak egin ditu plaza gehien: 70 untza eta 2,14 metro, hain zuzen ere.

XXXVI. Zaldi mando probak jokatu dituzte egunotan Ispasterren (Bizkaia), eta Txibilter azkoitiarra nagusitu da kintopekoetan. Guztira, bost lagun aritu dira maila horretan lehian: Txibilter, Zumaiako Talaia jatetxea, Jose Iturriaga, Ibekohondo, eta Rafa Alegra, eta azkoitiarraren zaldiak lortu du plaza gehien egitea: 70 untza eta 2,14 metro osatu ditu, hain zuzen ere. Zumaiarrak, berriz, bosgarren postuan amaitu du lehia, 57 untza eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide