Energia ereduaz hizketan aritu dira Goiener elkarteko kideak Azkoitian

Anartz Izagirre 2022ko urt. 26a, 20:14

Urola Bizirik taldeak antolatu du saioa, eta hainbat herritar joan dira hitzaldia entzutera.

Goiener elkarteak energia ereduen gaineko hitzaldia eskaini du gaur, asteazkena, Azkoitiko Elkargunean. 18:30ean hasi da saioa, eta hainbat puntu landu dituzte bertan; esaterako, energia berriztagarrien komunitateaz, autokontsumoaz eta egungo energia ereduen alternatibez mintzatu dira hizlariak saioan. Urola Bizirik taldeak antolatu du solasaldia, eta hainbat pertsona joan dira Elkargunera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide